Orioko sei talde Zarauzko plaieroetako finalerdietan
Bihar goizean jokatuko dira, 10:15ean hasita eta bertan eskolarteko mailetako sei talde izango dira
Orioko sei talde izango ditugu bihar goizeko 10:15etik aurrera jokatuko diren Zarauzko hondar-tzako txapelketako finalerdietan, guztiak ere eskolarteko mailetan. Ez dago gaizki, 16 talde lehian eta horietatik, 6 oriotarrak. Honela, eskolarteko 5. mailan nesken finalerdietan bi talde lehiatuko dira: 7. Zelaian, Orioko 53-Antoniano 58N eta 8an, Orioko 51-Salleko BN jokatuko dira; 5. mailako mutilen mailan, 9. zelaian, Orioko 54- Zarauzko Ikastolako Lastresak taldearen aurka. Eskolarteko 6. nesken mailara pasatuz, 12. zelaian, Orioko 61-Snopiak, eta azkenik eskolarteko 6. mutilen arteko finalerdietan bi talde oriotar izango dira. 13 zelaian, Orioko 64-Aupa Gu Ta Gutarrak, eta 14. zelaian, Zaralardi-La Salle AM-ren aurka.
Beraz, jokalarien guraso, familiarteko eta lagun ugari inguratuko dira bihar goizean Zarautzera, taldeei animatuz finaletarako txartela lortzen laguntzera.
Oriokoren partiduak
Ohorezko Erregional taldeak Sanpetrotarraren bisita jasoko du gaur 17:00etan Mendibeltz zelaian; kadete handiek aurretik jokatuko dute, 15:00etan, errenteriako Beti Ona izango dutelarik bisitari. Karteldegiarekin jarraituz, lehen infantilak bihar du hitzordua baita ere Orion, 16:30ean Eibarko Urkiren aurka. Kadete neskek derbi garrantzitsua dute bihar arratsaldeko 16:30ean Zarau-tzen. Gaur ere kadete txikiek Zarautzen jokatzen dute.
Lo + leído
Top 50
- 1
Módulos de la vieja barandilla de La Concha, a sorteo
- 2
Dos muertos y varios heridos graves al chocar un coche y un autobús con destino Donostia
- 3
Así se ocultaba en Málaga el autor de la salvaje agresión a una sexagenaria en Algeciras
- 4
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera
- 5
Juanmi: «Imanol confía en todos los jugadores, no como Eusebio»