Orioko, Sanpedrotarraren aurka, gaur arratsaldean, Trintxerpen

DV ORIO.

Preferente mailako Oriokok gaur arratsaldean Txintxerpen jokatuko du, Sanpedrotarrak taldearen aurka, bigarrena segidan kanpoan. Joan den asteburuan lehen porrota sufritu zuten; ea gaurkoan hiru puntuak lor-tzeko gai diren, sailkapenaren goikaldera hurbiltzeko. Jubenilek Berion dute hitzordua, Ekin-tzaren aurka, gaur 19:30ean, eta kadeteen lehen taldeak gaur goizean Zumaian jokatuko du.

Orion jokatuko diren partiduei dagokionez, gaur 16:00etan neskak Intxaurdiren aurka, eta segidan kadete txikiak Zumaiakorekin. Bihar, 11:00etan alebinak Vasconiaren aurka; 15:30ean infantil txikiak Aretxabaletarekin; eta 17:00etan lehen infantilak Mundarrorekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos