Orioko ontziolen inguruan mintzatuko da Lourdes Odriozola hitzaldi ibiltarien lehen saioan

Hitzaldi ibiltariak. Guztiz doakoak dira; lehenengoa igande honetan izango da, Orion bertan./
Hitzaldi ibiltariak. Guztiz doakoak dira; lehenengoa igande honetan izango da, Orion bertan.

Igande honetan izango da goizeko 11:00etan udaletxe aurretik abiatuta

DV ORIO.

'Nolakoa zen Victoria naoa? XVI. mendeko euskal ontzigintza eta Orioko ontziolak' gaia jorratuko du igande honetan, azaroak 5, Lourdes Odriozola Oyarbidek. Itsas ondarea ezagutzeko, Urola Kosta Udal Elkarteak antolatu dituen hitzaldi ibiltarien lehenengoa izango da igandekoa. Laugarren urtez egingo dira hitzaldi ibiltari hauek. Lehendabiziko aldiz 2014an egin ziren eta aurreko hiru urteetan arrakasta polita izan dute.

Igande honetan hasi eta azaroko igandeetan izango dira, guztiak doan. Orion hasi eta datozen igandeetan Zumaian, Zarautzen, Getarian eta Aian egingo dira. Goiz erdiko 5 hi-tzaldi ibiltari dira guztira, gaian adituak diren pertsonek gidatuta. Bidean, aditu horiek azalpen eta argibide ugari eskainiko dituzte. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da turismo bulegoetan.

Goizeko 11:00etan abiatuko da igande honetako ibilbidea, udaletxe aurrean, Mutiozabal ontziolan bukatuko delarik. Orioko alde zaharrean eta Oria ibai bazterrean zehar burutuko den ibilbide honetan XVI. mendeko euskal ontzigintzari eta Orion jarduera honek izandako garrantzi historikoari buruzko argibideak eta elementuak ezagutuko ditugu Lourdes Odriozolaren eskutik.

Lourdes, Errenterian 1964 urtean jaiotako historialari eta dokumentalista dugu. Mintegi, kongresu, jardunaldi eta hitzaldi ugaritan parte hartzen du. Aldi berean, kultura erakunde ezberdinekin lanean aritu da etengabe eta hainbat ikerlan burutu ditu. Nahiz eta Gipuzkoa eta bertako herrien historiaren arlo ezberdin asko landu dituen, bere lan ildo nagusien artean ontzigintza eta itsas historia daude.

Fotos

Vídeos