Orioko Mendi Lasterketak 300 korrikalari izango ditu

Ibilbide gogorra. Baina aldi berean paraje ederretatik igaroko dira bihar korrikalariak. /  JOSEBA MANTEROLA
Ibilbide gogorra. Baina aldi berean paraje ederretatik igaroko dira bihar korrikalariak. / JOSEBA MANTEROLA

Bihar burutuko da, goizeko 9:30etik aurrera, Herri Ikastolak antolatuta

DV ORIO.

Partaidetza handia izango du bihar goizeko 9:30etatik aurrera egingo den Orioko Mendi Lasterketak. Herri Ikastolak antolattzen duen lasterketa honek biharkoan zortzigarren edizioa izango du. Irteera puntuan 300 korrikalari inguru izango dira, ez dira gutxi. lkastolatik irten, eta Antilla hondartzatik Itxasperako bidea hartuko dute, Kukuarri, eta Puntarrira eta Luxarbetik pasa ondoren, Orkolagara iritsiko dira eta handik itzulera, San Juan ermitatik jeitsiko direlarik Ikastolako helmugara.

Ibilbide ederra da, aldi berean gogorra, 21 kilometroetan igo eta jaitsira ugarirekin, guztira, 1.200 metroko desnibelarekin. Dortsalak lasterketa hasi aurretik banatuko dituzte eta parte hartzaile guztiek elastiko bana opari jasoko dute. Ikastola bertan aldagela eta konsigna zerbitzuak izango dira eta dutxak berriz Karela kiroldegian.

Iaz Aizarnazabalen bizi den Ruben Ruzafak erakustaldia egin zuen, 01:49:29 denborarekin eta bigarren Otxandioko Markel Urigoitia 31 segundora. Nesketan Zizurkilgo Aitziber Ibarbia nagusitu zen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos