VII. Orioko Herri Lasterketa, bihar

Herri lasterketak joan den urtean 150 korrikalari bildu zituen. Argazkian, horietako lau. /  DV
Herri lasterketak joan den urtean 150 korrikalari bildu zituen. Argazkian, horietako lau. / DV

Dagoeneko 150 korrikalarik izena emana daukate eta 200 bat izango dira irteeranHaurren lasterketarekin zabalduko da Herri Ikastolak antolatzen duen lasterketa, eta nagusiak 16:30etik aurrera arituko dira

DV ORIO.

VII. Orioko Herri Lasterketa jokatuko da bihar arratsaldean, Herri Ikastolak antolatuta. Lehendabizi, 15:45ean hasita haurrentzako lasterketak izango dira eta ondoren helduen lasterketa, Ikastola aurrean hasi eta helmuga ere bertan izango dutelarik froga guztiek.

Haurrei dagokienez, hiru lasterketa iragartzen dira. Lehendabizi, LH1-2ko ikasleentzat, 300 metro egin beharko dituztelarik. Segidan, LH 3-4ko ikasleen lasterketa, 600 metrotan, eta azkenik, LH5-6 mailako ikasleei zuzenduta, hauek kilometro bateko distantzian.

Helduak 16:30ean

Haurren ondoren, arratsaldeko 16:30ean hasita, nagusien lasterketa hasiko da, 10 kilometroko ibilbide lauan. Dagoeneko 150 parte hartzailek izena emana dute eta iazko 200 parte hartzaileak gainditzea espero da gaurkoan, izan ere batzuk azken ordurarte ez dira apuntatzen. Gaurko gauerdia bitartean www.kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena, 13 eurotan eta bestela bihar bertan, ordubete lehenago arte 15eurotan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos