Orioko, denboraldiko bigarrenaren bila

Egoitz Mendizabal, Oriokoren entrenatzailea. /  ETXEBERRIA
Egoitz Mendizabal, Oriokoren entrenatzailea. / ETXEBERRIA

Gaur 17:00etan Mendibeltz zelaian Martuteneren bisita jasoko du

DV ORIO.

Joan den astean Ostadar-en zelaian denboraldiko lehen garaipena lortu ostean, Preferente mailako Oriokok gaur arratsaldeko 17:00etan Mendibeltz zelaian Martuteneren bisita jasoko du. Neurketa zaila, donostiarrek oraindik partidurik ez baitute galdu. Hirugarren dira 12 punturekin eta oriotarrak bederatzigarren, 8 punturekin. Beraz, jokoan jartzen diren hiru puntuak lortuz gero, goikaldera begira jarriko litzateke Egoitz Mendizabalek zuzentzen duen taldea. Gainera, oraindik etxean ez dute partidurik irabazi, hiru jokatu eta hiru berdinketa. Ea gaur etxeko lehena lortzen duten.

Ondoren, arratsaldeko 19:00etan, baita ere Orioko eta Martutene neurtuko dira, baina kadete txiki mailakoak. Dena den, arratsaldeko egitaraua neskek zabalduko dute, 15:00etan hasita, Orioko-Goierri Gorri neurketarekin. Etxeko azken partidua bihar goizerako geratzen da, izan ere lehen infantil mailako Orioko-Lengokoak jokatuko da, 10.30tan.

Asteburu honetan kanpoan jokatzea, lehen talde kadeteari, bihar eguerdian Donostian Lengokoak-ekin, eta infantil txikiei gaur goizean Zizurkilen egokitzen zaie. Jubenilek, azkenik, atsedena dute.

Fotos

Vídeos