Orioko argazki zaharrez osaturiko 2018ko egutegia

Argazki zaharrak. Irudietan, 1970 urteko argazkia, Banyolas-tik Oriora zetozen arraunlari eta zaletuak./
Argazki zaharrak. Irudietan, 1970 urteko argazkia, Banyolas-tik Oriora zetozen arraunlari eta zaletuak.

Zaragueta eskolak kaleratu du eta herriko liburu-denda eta beste hainbat komertziotan jarri du salgai, bost euroren truke

DV ORIO.

Zaragueta eskolak 2018ko egutegia atera du, Orioko argazki zaharrez osatua: arrantzaleak, baserritarrak, herriko aitonak, arraunlariak, Maria Maistra eskolako haurrak,eskabetxerian emakume langileak dantzan, Arkaizpe soziedadeko bazkideak, plaieroak... Guztiak ere, argazki zaharrak.

Kalendarioa herriko liburu-dendetan eta beste komertzio batzuetan jarri dute salgai, bost eurotan. Bildutako dirua DBH4ko ikasleek ikasturte bukaeran egingo duten ikasketa-bidaian laguntzeko izango da.

Hauxe da goiko argazkiarekin batera egutegian agertzen den testua: «Argazki politagorik izan al dezake herri txiki bateko arraun klub sortu berri batek? Nekez. Arraunlariak eta herritarrak denak bat eginda: neska eta mutil, zahar eta gazte, aberats eta pobre... Don Sotero apaiza ere argazkian da. Denek kolore horia, soinean edo bihotzean».

Banyolasetik zetozen argazkiko oriotarrak, Kataluniatik, 1970eko uztailean, han arraun olinpikoko Espainiako txapelketan zortzikoan urrezko domina eskuratuta. Pozik zeuden, bazekiten herri guztia zeukatela zain arraunlariei ongi etorria egiteko, garaipena elkarrekin ospatzeko, aliron kantatzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos