'Orio gara, eragiten ari gara'

Aurkezpena. Zigor Saizar eta Jasone Garate, atzo matrikulazio kanpaina aurkezten. / ETXEBERRIA
Aurkezpena. Zigor Saizar eta Jasone Garate, atzo matrikulazio kanpaina aurkezten. / ETXEBERRIA

2018-19 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu du Herri Ikastolak. Bihar bertan gurasoen bilerak izango dira eta larunbatean, ate irekien jardunaldia

DV ORIO.

Orioko Herri Ikastolako zuzendari Zigor Saizarrek eta Ikastolako Haur Hezkuntzako koordina-tzaile Jasone Garatek 2018-19 ikasturteko matrikulazio kanpainaren berri eman zuten atzo goizean egindako zen prentsaurrean. 2016. urtean 54 haur jaio ziren Orion eta horiek matrikulatu beharko dute, Santio edo Altxerri auzoetan jaiotako besteren batekin edo kanpotik etorri diren haurrekin. Matrikulazio epea urtarrilaren 29an zabalduko da, eta otsailaren 9ra bitartean luzatuko da.

'Orio gara, eragiten ari gara' lelopean, kanpainak Orioko Herri Ikastolak herriko ingurune sozialean duen konpromisoa islatu nahi du.

Herriko eragileak

Horretarako, aurten, herriko eragileak bilakatu dira protagonista: besteen artean, Berdin-Berdinak, Errikotxia Bertsozale elkartea, Esperientzia Eskola, Xaltxerak, Etxeluze Gaztetxea, Harribil Dantza Taldea, Herrio Natur Taldea, Kirol Elkarteak, Talai Mendi txaranga, Txurrumuski Gazte Elkartea eta Salatxo abesbatza; izan, ere, Herri Ikastolako ikasleak herriko eragile bilakatzen dira, herriaren joan-etorrian eraginez. Ikasleek herriko eragilei egindako bisitetan Orioko harribitxietako bat izan dute bidelagun, hegoaldeko zuhaitz-iglea, lehengo urtetik Orioko Herri Ikastolako kide berria bilakatu den anfibioa.

Bihar, gurasoen bilera

Matrikulazio kanpaina dela eta, epea zabaldu aurretik, guraso bilera eta ate irekien jardunaldia antolatu dira. Informazio bilera bihar, asteazkena izango da Ikastolako HH 2-3 espazioan.

Bi bilera egingo dira, lehena euskaraz (17:00etatik aurrera) eta bigarrena (18:30etik aurrera) gaztelaniaz.

Ikastola gertutik ezagutu nahi duten ororentzat, Orioko Herri Ikastolak ateak zabalduko ditu urtarrilaren 20an, larunbata, goizeko 11:00etatik 12:30era.

Bertaratzen direnek informatu eta Ikastolako txoko guztiak ezagutzeko aukera izango dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos