Orio Arraunketa Elkarteak zorion eta eskertza ugari jaso ditu Oriaren Jaitsiera eta gero

Oriako Jaitsiera, beste behin, alde guztietatik, bikaina. /  ETXEBERRIA
Oriako Jaitsiera, beste behin, alde guztietatik, bikaina. / ETXEBERRIA

Partaideen aldetik nahiz Orio eta inguruko taberna, jatetxe, sagardotegi, ostatu edo landa turismoetatik

DV ORIO.

94 ontzi, 1.296 arraunlari, arraun-azoka, milaka zaletu... Harrigarria, aparta, sekulakoa, ikuskizun bikaina... Sare sozialak, arraunlari eta elkarte-partehartzaileen poz adierazpenez beteak. «Zoragarria», «zirraragarria», «izugarria», «esperien-tzi ederra», «datorren urtean etorriko gara», honelako hitzez eta esaldiz josiak ditugu aipaturiko sareak. Beste asko eta askok, zuzenean zorionak emanez. Orio Arraun Elkartetik eskertzen dira horrelako hitzak, «jarraitzeko motibazioa da», diote.

Herriko tabernak, jatetxeak, agroturismoak, ostatuak... beteak. Inguruko jatetxeak, landa turismoak, sagardotegiak... beteak. Beraien ostalaritza-lanarentzat, dudarik gabe suspertze egunak izan dira.

Aurtengoa bikaina izan da, alderdi guztietatik begiratuta, bikaina. Baina hau ez da aurtengoa bakarrik; 24 urte hauetan, proba honetan, 1.072 ontzik eta 14.773 arraunlarik arraun egin dute Oria Ibaian. «Arraunaren kantu zaren Oria ibaia» deri-tzogu.

Urteak daramatza proba honek zenbaki potoloak metatzen. Urte asko kirola, arrauna, elkarkidetza, herri-kultura... sustatzen. Urte asko 'Orio marka' txertatzen. Urte asko Orio herria 'mapan bistaratzen'. Gure historiak erakusten digun 'oriyotar' eta euskaldun identitate, izaera eta kulturaren zutabe garrantzitsuenetakoa den arrauna, han eta hemen azalaratzen.

Bitartean urte asko bertako eta inguruko ostalaritzari bultzadatxoa ematen. Eta hau dena ez zen posible izango atzean antolatzaile eta bolondres mordoen lana ez balego.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos