Orio Arraun Elkartearen traineru estropaden antolaketak amaitu dira

ARC1-eko trainerua. Joan den larunbat arratsaldeko estropadan herritarren aurrean. / ETXEBERRIA
ARC1-eko trainerua. Joan den larunbat arratsaldeko estropadan herritarren aurrean. / ETXEBERRIA

Larunbateko ARC1-eko eta emakumeen estropadarekin

ORIO.

Orio Arraun Elkarteari uda honetan antolatzea egokitu zaizkion traineru estropadak, larunbateko ARC1-eko eta emakumeen estropadekin amaitu dira.

Bixigu Eguna Ikurriñean, Santurtziko Sotera nagusitu zen, eta Iñaki Errastiren mutilak 11. postuan amaitu zuten, eta emakumeen estropadan, San Juan izan zen irabazle eta Santi Zabaletaren neskak hirugarren amaitu zuten.

Galizi aldetik, bestalde, ezin banderik ekarri. Larunbatean oriotarrak 3. izan genituen eta igandean, 5. postuan amaitu zuten, baina bi egunetan, aurpegia ematen.

Fotos

Vídeos