Orio Arraun Elkarteak sei domina lortu ditu Gipuzkoako Batel Ligan

Etorkizuneko neskak. Nagusitu dira Gipuzkoako Batel Ligan. /  DV
Etorkizuneko neskak. Nagusitu dira Gipuzkoako Batel Ligan. / DV

Aipatzekoa etorkizuneko neskek lortutako urrezko domina

DV ORIO.

Etorkizuneko neskek Gipuzkoako Batel Liga lortu dute. Liga igandean amaitu zen Getarian, eta bertako garaipenarekin Liga lehen postuan amaitu dute 140 punturekin, Tolosaldearen aurretik. Maila bereko Orio B-ek berriz 6. postuan bukatu du 117 punturekin. Hauek dira Orioko neska txapeldunak: Laida Romero, Rosa Atorrasagasti, Maddi Alkain, Jennifer Rodriguez eta Joana Lertxundi patroi modura. Zorionak!

Aurtengo denboraldian Orio Arraunketa Elkarteak 11 batel aurkeztu ditu, guztira 6 domina lortuz. Aipatutako urreaz gainera, hiru zilar lortu dituzte: (infantil neskak)+ (infantil mutilak)+(kadete mutilak). Brontzearekin beste bi ontzik konformatu behar izan dute. jubenil neskek eta jubenil mutilek.

Gainontzekoak, honela amaitu dutre: batel bat 5. postuan; 3 batel seigarren izan dira eta beste batel bat 10. postuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos