Orio Arraun Elkarteak ateak zabalik ditu arraunlari berriei harrera egiteko

Lehenengo zita irailaren 13an izango da

DV ORIO.

Dagoeneko 2017-2018ko arraun denboraldia martxan da eta Orio Arraunketa Elkartean izena emateko epea irekita dago. Deialdia zabaldu nahi da arrauna gustoko izan eta praktikatu nahi duen orori. Kirolaz gain laguntasuna, taldekideekiko errespetua eta arduratsua izaten irakatsiko da Orio Arraunketa Elkartean. Interesa duenak zabalik ditu Orio Arraun Elkarteko ateak.

Bilera informatiboak

Informazio gehiago emateko bilera batzuk antolatu dituzte datorren irailaren hasieran: guztira lau bilera izango dira. Lehenengo zita irailaren 13an izango da, arratsaldeko 16:45ean Arraunketa Elkartean. Bertara 2006 eta 2007 urteetan jaiotako gaztetxoak gerturatu daitezke; hau da, alebinak izango direnak. Bigarren bileran infantilak elkartuko dira, 2004 eta 2005ean jaiotakoak. Zita irailaren 12an izango da, arratsaldeko 17:30ean Arraunketa Elkartean.

Hirugarren bilera 2002 eta 2003. urtean jaiotako kadeteentzat izango da. Bilera hau irailaren 13an gauzatuko da, 17:30ean Arraunketa Elkartean. 2000 eta 2001. urtean jaiotako jubenilak, azkenik, irailaren 12an bilduko dira 18:15ean Arraunketa Elkartean.

Jaiotza

Ithan Uranga Arrizurieta haur oriotarra jaio da azken egunotan Donostiako Ospitalean. Lerro hauetatik zorionak guraso eta senitartekoei!

Fotos

Vídeos