Oria ibaiko ontziolen garrantzia landuko dute EHUren udako ikastaro batean

Ontziolik gabe ezin da ulertu Orioren historia. /
Ontziolik gabe ezin da ulertu Orioren historia.

Jarduera irekia izango da eta ostegun honetan eskainiko da Orioko Arraunetxean

DV ORIO.

Oria ibaiko ontziolek historian izandako garrantziaren inguruko ikastaroa izango da ostegun honetan Arraunetxean. Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Udako Ikastaroen baitan eskainiko da, hain zuzen ere, Orioko Udalaren lagun-tzarekin. Jarduera irekia izango da. Informazio gehiago, www.uik.eus helbidean.

Lourdes Odriozola (doktora historian, ikerlaria eta dokumentalista) eta Beñat Ibaeta (Euskal Bateleroen zuzendaria) izango dira hizlariak.

Odriozolak (18:00-19:00) zehazki Oria ibaian historian zehar egon diren ontzioletatik hasi eta Oriako ibaiak historian zehar izan duen garrantzia azpimarratuko du. Mapilen 1.200 tonako ontziak eraikitzetik gaur egun arte, Mutiozabal sendiak izan duen ibilbida azpimarratuz eta azalduz. Hitzaldia Mutiozabal ontziolaren historia eta nondik norakoak azalduz amaituko da.

Beñat Ibaietak, berriz, (19:00-20:00) Mutiozabal berritu aurretik zegoen egoerataz, gaur egun arte egindako lanaz eta gerora begira dauden asmoei buruz emango du hitzaldia. Beste herrietan bizi den itsas kulturaren zertzelada batzuk eskainiko ditu Ibaietak eta itsas ondarea berreskuratu nahian dabiltzen elkarteen nondik norakoak ere landuko ditu. Honek guztiak gizarte sozialean duen balioa hausnartuko du, gerora begira Orion eta Mutiozabalen antzeko gauzak egin ahal izateko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos