Ordiziako Euskal Jaietan Getariako Abeletxe baserriko oiloak sarituak

Lepasoilak. Ikusmina sortu dute./
Lepasoilak. Ikusmina sortu dute.

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Joan den hilaren 6an, Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezia ospatu zen. Asteazkeneroko azokaz eta gazta lehiaketa entzutetsuz gain, fruitu eta barazki lehiaketa, perretxiko lehiaketa, euskal oiloen lehiaketa eta ganadu lehiaketa ere izaten dira bertan.

Agian komunikabideetan gehien ezagutzen den eta oihartzun handien duen txapelketa gaztarena izaten da, Artzainek Latxa eta Karrantzana ardi-esnez egindako XLIV. Gazta Lehiaketa, baina besteek ere garrantzi handia dute urte osoan lanean dabiltzan askorentzat.

Euskal oiloa

Azken hauen artean Mikel Albizuri aurki dezakegu, bere oiloekin egiten duen lanaren berri Ordizian izaten bai dugu urtero.

Abeletxe baserrian, Mian, urteak daramatzate Euskal Oiloa berreskuratzeko lanetan eta bereziki Ordizian lepasoilen atalean lehen saria lortu dute eta berarekin batera sail onenarenaren saria ere lortu dute. Ez da kasualitate hutsa, zeren azken bi urtetan ere Mikel Albizurik bi sari garrantzitsu hauek eskuratu zituen eta errepikatzea lortu du.

Mikelek dioenez, «animatu nahi genituzke lur zati bat dutenei Euskal Oiloak edukitzera. Lan asko dago egiteko eta horretan gabiltza gutxi batzuk. Baino denen artean gureak diren arrazak berriz errekuperatu eta zabaldu ditzakegu eta horretarako gogoa besterik ez da behar».

Oilozaleen Elkartea

Elkarteak zerbitzu hauek eskain-tzen ditu besteak beste, arrazaren ezaugarriei buruzko ikerketak eta azterlanak egin (ezaugarri morfologikoak, etologikoak, genetikoak, etab.) eta lortutako emaitzak dagozkien alorretan zabaldu, arraza horretan gelditzen diren ale garbienak bilatu eta hautatu, ekoizpen kontrolak egin, galdutako edo galtzeko zorian dauden ezaugarriak berreskuratu xurgatze teknikak erabiliz eta gurutzaketa egokienak egin.

Material genetikoa gorde elkarteko kideen artean eta helburu bera duten beste elkarteen artean banatu, animali hauen ezaugarrien eta egoeraren berri ematea eta beren balioaren kontzientzia zabaltzea (erakusketa, lehiaketa, feria, bideo, liburuxka, web orri, komunikabide, natura eskola, ikastetxe, eta abarrez baliatuz). Azkenik, Euskal Oiloa hegazti arrazaren alde eta arraza hobetzeko proiektuetan lan egiten duten Euskal Herriko beste elkarte batzuekin eta beste entitate profesionalekin batera jardun.

Temas

Getaria

Fotos

Vídeos