Olentzero eta Mari Domingiren etorrerak irekiko du Gabon egitaraua

Gaur jasoko dituzte Olentzerok eta Mari Domingik gaztetxoen idatzi guztiak. / AMAXKAR
Gaur jasoko dituzte Olentzerok eta Mari Domingik gaztetxoen idatzi guztiak. / AMAXKAR

Gaurtik urte amaiera bitartean haurrak bereziki izango dute zer egina Getarian

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Gabon giroan erabat murgilduta gauden honetan, Getariako haurrei zuzendutako egitarau interesgarria prestatu dute dagoeneko, oporrak hartu eta gaur bertatik Gabonetako magian sartzen joateko. Olentzero eta Mari Domingiren etorrerak zabalduko du ekintzen zerrenda.

Arratsaldeko 18:30ean etorriko dira euskal mitologiako bi pertsonaia hauek plazara eta herriko ume guztien eskutitzak jasoko dituzte gozokiak banatzen dituzten bitartean. Prest izan beraz gaztetxook zuen eskaera orria, gaur jasoko dituzte eta Olentzerok eta Mari Domingik zuen idatzi guztiak eta dena ondo joaten bada bihar etxean izango dituzue zuen opariak. Aurrez herriko kaleetan kantuan hainbat talde ibiliko dira. Hauen artean Salbatore Deunaren abesbatza ibiliko da kalez kale kantuan. Beraiek gogora arazi digute eurek abesten biltzen duten dirua Cáritas elkartearentzat izango dela, beraz izan eskuzabalak, behar handiagoa dutenei lagun- tzeko erabiliko baita jasotakoa.

Ipuin kontalaria

Eguberri eguna igaro ondoren, datorren asteartean Haur Parkea antolatuko da herriko frontoian eta plazan. Jolas ugari prest izango dituzte getariar txikienak goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00ak bitartean. Erne zeren eguraldi txarra egingo balu Jolas Parkea Sahatsaga kiroldegiko babesera eramango litzateke.

Eta ostegunean, hilak 28, ipuin kontalariaren saio bat iragartzen da Getariako Udal Liburutegian. Sorgina Txirulina ipuin kontalaria bertan izango da 3 eta 9 urte bitarteko neska eta mutilentzat. Gabonei buruzko ipuinak kontatuko ditu txirula joz. Goizeko 10:30ean hasiko da emanaldia eta izen ematea liburutegian egin behar da.

San Silbestre kros herrikoia

Urteko azken egunerako eta kontutan izanik Gabonetan barrena asko betetzen dugula, oso egokia izan daiteke kirola eginaz 2017a agur-tzea. Horretarako Kirolgune eta Getariako Udalak San Silbestre kros herrikoa antolatu dute urteroko legez.

XIV. edizioa beteko du hilak 31an egiten den proba honek. Eguerdiko 12:00etan hasiko da eta maila ezberdinak izango ditu. Adinaren arabera aterako dira korrikalariak, bakoi-tzak ibilbide ezberdina eginaz baina denak edozeinek bere mailan egiteko modukoak, gehiegi prestatu gabe izerdi pixka bat bota eta ondo pasatzeko aukeran. Ibilbide guztiak kale Nagusia eta Elkano kaleen artean egingo dira eta frontoian amaituko.

Txuri Urdinera irteera

Urritza Aisialdi Elkarteak proposamen hau luzatzen du baita ere Gabonetarako, «Urritza Aisialdi Elkartekook Txuri Urdinera izotz gainean patinatzera egingo dugun irteerara gonbidatu nahi zaituztegu. Urtarrilaren 3an, asteazkena, arratsaldeko 14:45ean plazan elkartuko gara. Izen ematea osteguna arte, 28, izango da Harritarten eta Gaztelekuan. Entregatu beharreko bakarra osasun txartelaren fotokopia da eta bost euro ordaindu. Anima zaitez!».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos