Olentzero eta Gabon kantak izango dira biharko protagonistak

Olentzerok hainbat bixita egingo ditu biharkoan. /  K.A.
Olentzerok hainbat bixita egingo ditu biharkoan. / K.A.

Lau Iturri aldera etorriko da Olentzero, 17:30 inguruan

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Ohiturari eutsiz, bihar abenduak 24, Gabon kantak eta Olentzeroren etorrera izango dira protagonistak Zestoako herri eta auzoetan.

Zestoako herri guneari dagokionez, goizean gaztetxoak arituko dira Gabon kantaz herriko kale eta txoko guztiak girotzen. Irteera goizeko 11:00etan izango da, kutur etxeko ataritik, trikitilarien lagun-tzaz, eta amaiera puntua ere hau izango da, 12:00ak aldera. Ondoren 6. mailako umeek prestatutako Gabon giroko antzerkitxo bat ikusi ahal izango da.

Arratsaldean, aldiz, jaiotza biziarekin irten ohi duen helduen Gabon kantak entzun ahal izango ditugu. Hauek 17:00etan irtengo dira, Elizondo ataritik, eta kalean zein egoitzetan aritu ostean amaiera udaletxe azpian emango diote, gaueko 20:00ak aldera, bertan hainbat abesti kantatuz.

Olentzeroren etorrera

Eta nola ez, badator Olentzero. Atzo, ostirala, Olentzeroren bisita izan bazuten Zestoako Herri Ikastetxean, bihar, igandea, Olentzeroren etorrera ospatuko dute Arroagoian eta Zestoako herri gunean.

Arroagoian 12:00ak aldera Olen-tzero mendi aldetik etortzea espero da; segidan haurren eskutitzak jaso eta gozokiak banatuko omen ditu honek herriko plaza inguruan.

Zestoan, berriz, 17:30ak aldera etorriko da Olentzero Lau Iturri aldera, Endoia aldetik edo... bertan trikitilariek eta nahi duten umetxoek (hauek baserritar jantzita eta farolilloekin etortzea eskatu dute) egingo diote lehenengo harrera; segidan denak batera Gesalaga kaletik barrena eta Erdikaletik gora plazako Toril azpian prestatuta egingo den txokora joango dira. Hemen, Olentzerok, umetxoen eskutitzak jasoko ditu (Batzuen txupeteak ere bai, ziur) eta goxokiak banatu.

Zestoa-Beasain, futbol partida

Gaur, 16:00etan, Zestoa eta Beasaineko talde nagusien arteko partida izango da Iraetako zelaian. Urtea ondo amaitzeko, eta beheko postuak geroz eta urrunago uzteko partida aproposa izango da hau.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos