Ohiturarekin jarraituz Zestoa-Lizarra bizikleta etapa burutu zen

Herriko txirrindulariek ez dute hutsik egin urteroko zitarekin.
Herriko txirrindulariek ez dute hutsik egin urteroko zitarekin. / K.A.

Herriko txirrindulariak urtero ospatzen dute ekimen hau

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Urtero legez, aurten ere herriko txirrindulariek Zestoa-Lizarra etapa burutu zuten igandean. Horrela, ekimen honi esker, bizikletaz gozatzeaz gain lagun giroa sustatzen dute, etapa amaieran Lizarran elkar arteko bazkaria eginez, besteak beste.

Zestoako Txirrindulari Elkarteak antolatu ohi du ekimen hau, eta aurten koadrila jendetsua elkartu da, gizon, emakumez, gazte eta helduagoaz osatua.

Ehun kilometrotik gorako etapa izaten da hau, hiru mendate dituena -Mandubiko gaina, Lizarraustiko gaina eta Lizarragako gaina- bakoitzak bere erritmoan burutzen duena, beti ere taldetxotan joan eta zenbait puntutan elkarren zain egonez, kontua ondo pasatzea izaten baita, inongo lehiarik gabe.

Donosti Cup Iraetan

Donosti Cup Futbol Txapelketa lehia bizian dugu egun hauetan Gipuzkoako hainbat herrietan, eta hauen artean Zestoan (Iraetan) ere hainbat talde arituko dira, asteazkena bitartean. Espainiako eta beste hainbat herrialdeetako taldeak arituko dira jokatzen Iraetako zelaian, goiz eta arratsaldeetan, ia atsedenik gabe. Norgehiagokak 10:00ak aldera hasi eta gaueko 20:30ak arte izango dira. Esan azkenik sarrera dohain izango dela eta futbol zelaiko taberna irekita izango dela, freskagarriak edan eta pintxoak jateko.

Fotos

Vídeos