Odol-ateratzea egingo da osasun zentroan bihar arratsaldean

Arratsaldeko 18:00etatik 20:30era, gutxienez 18 urte eta gehienez 65 urte dituztenentzat

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Bihar odol-ateratzea egingo da herriko osasun zentroan. Usurbilgo Odol Emaileen elkartea jakinarazi duenez, Santixabel jaiak pasatzearekin batera, berriz odola emateko aukera berri bat izango dute usurbildarrek arratsaldeko 18:00etatik 20:30era bitartean.

Aurrez odola eman izan dutenetako batzuk elkarteko honetako deia jasoko zuten dagoeneko beraien txanda dela gogora arazteko, baina gainontzeko herritarrak ere ekitaldi honetara gonbidatuta daudela gogorarazi nahi du Odol Emaileen elkarteak.

Gutxienez 18 urte eta gehienez 65 urte betetzeke izatea, eta osasun arazorik ez izatea dira eskatzen diren oinarrizko baldintzak.

Ekitaldi bakoitzean mediku bat egon ohi da kezka edo zalantza guztiak argitzeko eta lau hilabetetik behin lagun hurkoari ordu bat eskaintzea besterik ez dute eska-tzen.

Gizonezkoek, urtean lau aldiz eman dezakete, eta emakumezkoek, hiru aldiz.

Odola emateko bete behar diren baldintza mediko eta legezkoak bete ondoren, odola ematea oso gauza erraza da, ez du minik ematen, eta 10 minutu eskas behar dira hori egiteko.

Emanaldi bakoitzean 450 cc odol ateratzen da gutxi gorabehera.

Ekainean, uztailean eta abuztuan odol emateak %50 jaisten dira Odol Emaileen Elkartearen arabera. Beraz, usurbildarrek gabezia honi eran-tzuteko aukera izango dute bihar arratsaldean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos