San Nikolas jaiak gaurtik Orion

Danbolin Musika Eskola eta Harribil dantza taldea eta Pello eta Nikolasa erraldoiak arduratuko dira festak irekitzeaz

DV ORIO.

Gaur iluntzeko 20:00etan zabalduko dira aurtengo San Nikolas jaiak festen hasierako deiadarrarekin, Danbolin Musika Eskola eta Harribil dantza taldearen parte har-tzearekin, Pello eta Nikolasa erraldoiak ere bertan izango direlarik. Ekitaldian, Mikel Amilibia, Zarauzko Amenabar taldeko jokalaria omenduko dute, junior mailako munduko txapelketan azpitxapelduna.

Gaurko egunekoarekin amai-tzeko, gaueko 23:00etan Giranice taldearen kontzertua izango da herriko plazan, eta segidan, 00:00etan Ibai Marin entzuteko aukera plazan.

Bihar, abenduak 6, San Nikolas eguna, goizeko 10:00etan Kamel Ziani krosa izango da benjamin, alebin eta infantilentzat Mendibeltz ondoko parkean. Goizeko 11:00etan meza Salatxok kantatua. Eguerdiko 12:30ean dantzari txikien txapelketa Harribilek antolatuta.

Arratsaldean pilota jaialdia frontoian eta Aukeran dantza taldearen ikuskizuna plazan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos