San Nikolas eguna borobila datorkigu

Dantzari txikien txapelketak. Bikote gazteak bilduko ditu eguerdian herriko plazan. /  ETXEBERRIA
Dantzari txikien txapelketak. Bikote gazteak bilduko ditu eguerdian herriko plazan. / ETXEBERRIA

Eskolarteko krosa, meza nagusia, dantzari txikiak, pilota jaialdia, Aukeran-en ikuskizuna, bertsolariak, Trakets ...

DV ORIO.

Egun handia gaur Orion, San Nikolas eguna. Eta egitaraua zabaltzeko, eskolarteko Kamel Ziani krosaren lehen edizioa ospatuko da Muntoko zelaietan, benjamin, alebin eta infantil mailetako neska-mutilentzat. Lehen lasterketa goizeko 10:00etan hasiko eta seigarren eta azkena 11:40etik aurrera, sari banaketa lasterketa guztiak amaitu ondoren egingo delarik. Gipuzkoa osotik etorritako haur eta gaztetxoak bilduko ditu kros honek, 150 partaide inguru.

Ondoren, 11:00etan, meza nagusia izango da eliz parrokian, Salatxo abesbatzak kantatua. Elizkizunaren ondoren, Igor Arroiok zuzen-tzen duen abesbatzak Zakilaneko aldapan abestuko du. Eguerdi partean, dantzari txikien txapelketa ospatuko da herriko plazan, Harribilek antolatuta.

Pilota jaialdia

Arratsaldeko 17:00etan pilota jaialdi interesgarria iragartzen da pilotalekuan, hiru partidurekin. Gizonezko gaztetxoak lau t'erdian: Orbegozo (Aia) vs. Aristi (Getaria); 'Emakumea Master Cup'eko pilotariak binaka: Aramendi (Arroa) eta Arrieta (Azkoitia) vs. Aramendi (Azpeitia) eta Orbegozo (Azpeitia); Gizonezko nagusiak binaka: Lertxundi eta Aranalde (Orio) vs. Lizaso (Amasa-Villabona) eta Esnaola (Leaburu). Arratsalde erdian, Talaimendi txarangak girotuko ditu herriko kaleak.

Bertsolarien saioa

Gaueko 22:30ean bertso saioa izango da Karelan, punta-puntako bertsolariekin: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Egoitz Eizagirrerekin, gai jartze lanetan Josu Goikoetxea arituko delarik, eta 22:00etatik aurrera Trakets taldearekin erromeria plazan.

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos