Niko Nok pailazoaren emanaldia Anibarko Portuan

Niko Nok pailazo oriotarra gaur Anibarko Portuan izango da.

Gaur arratsaldeko 19:30ean, Udako programaren barruan

DV ORIO.

Udako programaren barruan Udalak haurrentzako ekitaldi bat antolatu du gaur arratsalderako: Niki Nok pailazo, artista eta malabaristak haurrentzako saioa egingo du Anibarko Portuan, arratsaldeko 19:30ean hasita. Pailazo oriotarra (Iñigo Fernández, Orio 1981) da Niko Nok pailazoa. Europako hainbat herritan ibili da lanean, pailazo taldeetan, zirkuetan parte hartzen (Alemaniako Circus Probst, Danimarkako Cirkus Dannebrog, Inglaterrako Zippos Circus...).

Azken aldian bere kasa dabil eta pailazo klasikoaren papera jokatzen du, ikuskizun eder eta gozagarrian.

Fotos

Vídeos