Negozio bat irekitzeko pausoak azaltzeko ikastaroa

K.A. ZESTOA.

Prestakuntza egitea buruan, ideia bat edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago Iraurgi Berritzenen eskutik datorren 'Lanzituz' programa.

Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Formakuntza 12 moduluetan banatzen da. Behin ideia garatu eta balioztatu ondoren, proiektua planifikatzeari ekingo zaio (marketing/komunikazio plana, azterketa ekonomikoa, produkzioa...) Planifikatu ostean, enpresa martxan jartzeko tramiteak, gaur egun dauden diru laguntza eta finantziazio iturriak ezagutuko dira besteak beste. Ikastaroa langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede. Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos