Nazioarteko II Flysch Organo Zikloa Getarian

Aurkezpena. Floren Iribar, Getariako Kultur zinegotzia, zikloaren aurkezpen ekitaldian egon zen. /
Aurkezpena. Floren Iribar, Getariako Kultur zinegotzia, zikloaren aurkezpen ekitaldian egon zen.

Datorren larunbatean, uztailak 8, Salbatore elizan izango dira Pablo Gutiérrez teklista eta The Gospel Wave Choir

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Uztaileko larunbatetan kostako zenbait herritan ospatuko den Nazioarteko II Flysch Organo Zikloa Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen du. Aurtengo bigarren edizio honetan «organoa, tresna ezezaguna den neurrian, ezagutzera eman nahi da, eta gure ondarearen balioa azalduz Gipuzkoako kultur eskaintza turistikoa erakargarriago bihurtu. Azken honek bereizten du gainerako zikloetatik, ezohiko eta bereziki erakargarri bilakaraziz» adierazi dute antolakuntzatik.

Gipuzkoan dauden lehen mailako tresnei ikusgarritasun gehiago eman nahi zaie eta, kasu honetan, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutriku kostako herrietan. Beste diziplina batzuekin ere osatu nahi da organoa. Izan ere bere egokikortasunak musikari joera berriak ematea lortuko du.

Organoa, duen izaeragatik, ezin da seriean egin. Beraz, instrumentu bakoitza, artisau erara egindakoa, toki jakin batean jartzekoa da. Egileak ahalik eta soinu onena lortzea nahi du, gune arkitektoniko bakoi-tzak dituen baldintza akustikoen arabera, bai eliza batean, bai auditorium batean edo beste edozein tokitan.

Salbatoreko organoa

A. Cavaillé-Coll organo egileak 1860. urtean egin zuen instrumentua Getariako Salbatore elizan dago kokatua; organoak 8 erregistro ditu eta estilo erromantiko frantsesean egina dago (garai hartan ohikoa zen bezala). Erregistro horiek eskuzko bi teklatutan eta pedaleko teklatu batean (garatu gabekoa) banatuta daude, eta akoplamenduz sortzen da soinua. Nahiz eta instrumentu txikia izan, erregistro bakoitzak aparteko kalitatea du.

Datorren larunbateko emanaldian, 20:30ean hasita sarrera doan izango duen kontzertua gozatu ahal izango da. Bertan, Pablo Gutiérrez teklistak The Gospel Wave Choir-i lagunduko dio eta gospel tradizioko errepertorioa eskainiko dute, estilo afroamerikar guztizkoan. Monica Melcova organojole eslobakiar handiak barrokoko piezak jo eta interpretatuko ditu Félix Anaut, nazioarteko ospedun margolariaren obrari musika jartzeko. Honen obra, barroko berantiarrean inspiratua, aldarean jarriko den pantaila handi batean proiektatuko da musika ari den bitartean. Emanaldia Afagiren alde izango da.

Nazioarteko II Flysch Organo Zikloa atzo jarri zen abian Mutrikun eta jarraipena izango du datorren larunbatean Getarian. Ondoren beste bi emanaldi izango dira, Deban uztailak 23an eta Zumaian amaiera emango zaio uztailak 31an.

Temas

Getaria

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos