Naiara Urresti 2. sailkatu da Zarauzko Trikitilari Txapelketan

Naiara Urresti. Panderoa astintzen Trikitilari Txapelketan.
Naiara Urresti. Panderoa astintzen Trikitilari Txapelketan. / AMAXKAR

Errezilgo Aitor Uzkudun trikitixarekin eta Naiara panderoarekin aritu ziren beste lau bikoterekin

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Naiara Urresti getariarrak eta Aitor Uzkudun errezildarrak Zarauzko Trikitilari Gazteen XXXVIII, Txapelketan bigarren saria lortu dute. Lege Zaharren enparantzan beste lau bikoterekin lehian izan ziren eta lehenengoak izan ziren oholtzara igotzen. Soinuarekin izandako arazoek ez zituen urduritu eta etenaldiak izan bazituzten ere (mikroarekin batez ere) aurrera egin eta azken sailkapenean bigarren saria eskuratu zuten

Irabazleak Eneko Arbeo (Azpeitia) eta Mireia Ibabe (Bergara) bikotea izan zen baina Naiarak eta Aitorrek lanak eman zizkien epaileei.

Fotos

Vídeos