Nafar Auñamediak, irailean asteburuko ibilaldia prest

Anie. Lehen egunean igotzeko asmoa dago irailak 2 larunbatean. /
Anie. Lehen egunean igotzeko asmoa dago irailak 2 larunbatean.

GETARIA.

Iraileko lehen asteburuan, 2 eta 3an, Nafar Auñamendiak ezagutzeko aukera paregabea antolatu da. Irteera irailak 2an, larunbata, egingo da goizeko 6:00etan Getarian eta lehen egunean Anie igotzeko asmoa dago, 2.707 metroko gailurra eta sei orduko ibilbidea gutxi gorabehera. Atsedena hartzeko eta hurrengo egunerako indarrak berreskuratzeko Oxanea Albergean lo egin ahal izango da. Irailak 3an, igandea, lau ordu eta erdiko ibilaldia proposatzen da, Atxar de Alano igotzeko, 2.078 metroko gailurra. Interesatuak izena emateko abuztuak 24a baino lehen Turismo Bulegora jo.

Fotos

Vídeos