N-634 errepidea moztuta bihar txirrindulari egokituen probagatik

DV GETARIA.

Getaria eta Zarautz arteko errepide nazionalak etenaldia izango du bihar goizean. Arrazoia Zarautzen ospatuko den txirrindulari egokituen proba izango da. Goizeko 9:30etik 12:00etara N-634a itxita egongo da. Honelakotan ohikoa den bezala Miako errepidea hartzea gomendatzen da. Bestela errepide bazterrera hurbildu eta txirrindulari proba hau ikustea ere gomendagarria da. Ikustekoa izaten da arazo ezberdinak dituzten gizon eta emakumeak txirringa ezberdinekin (bakoitzari egokitua) lanean nola aritzen diren zuzenean bizitzea esperientzia aberasgarria izaten baita.

Fotos

Vídeos