Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Emakumeek. Zilarrezko domina lortu zuten Legutioko Iraupeneko Euskadiko Txapelketan. DV
Mutilen trainerua garaile Castron

Mutilen trainerua garaile Castron

Harrobiko batelak ere bikain Loiolan igandean egin zen Gipuzkoako Ligaren 8. jardunaldian. Neskek zilarra lortu zuten Legution, Iraupeneko Euskadiko Txapelketan

DV

ORIO.

Martes, 13 de marzo 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Orioko gizonezko trainerua igande goizean XXI. Castro Urdiales-ko proban nagusitu zen. Oraindik neguko test-proba besterik ez zen, baina oriotarrak diferentziarekin irabazi zuten 20:24ko denborarekin, Urdaibai, bigarrenari, 14 segundu ateraz; hirugarren Ondarroa 17ra; laugarren Santurtzi 26ra; bosgarren San Pedro 32ra; seigarren Pedreña 42ra; zazpigarren Orio B 47 ra... Eta meritua, izan ere bigarren traineruak Kaiku, Astillero, Camargo.... dozena bat traineruen aurretik amaitu zuen. Ikusitakoaren arabera, neguko entrenamendu saioak ondo doaz.

Bestalde, emakumeen traineruak bigarren amaitu zuen larunbatean Arabako Legution jokatu zen Iraupeneko Euskadiko III Txapelketan, Pasai Donibane Koxtaperen atzetik eta Hibaika eta Hondarribiaren aurretik. Gizonezkoek ez zuten parte hartu.

Adierazi ere, igandean Donostiako Loiola auzoan Gipuzkoako batel Ligaren 8. jardunaldia jokatu zela, Orioko harrobiaren emaitza bikainarekin. Besteak beste, aipatu behar haur eta neska promesen garaipenak; infantil eta kadete mutilen bigarren postuak; jubenil neskek ere bigarren amaitu zuten San Juanen atzetik, senior mutiletan Kaiarribak irabazi zuelarik eta Orio seigarren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios