Musikaz jositako asteburua gaztetxean

The Rebels, Madrilgo taldea larunbatean Getarian izango da./
The Rebels, Madrilgo taldea larunbatean Getarian izango da.

GETARIA.

Asteburu indartsua izango da datorrena gaztetxean. Bihar ostirala Blues eta Soul erritmoak izango dituzte eta larunbaterako sekulako kontzertua iragartzen dute.

Biharkoan 22:30 hasiko da musika gaua eta bertan izango dira Slow Times (Blues Band) eta Blowing Soul taldeak. Larunbatean, ordu berean, beste bi talde: batetik The Rebels Madrildarraka. Grunge/rock egiten duen laukotea, Nirvana-ren influentziarekin. 2017an 3. diskoa atea eta jiran dabiltza. Bon Jovi-ren telonero izan dira 3 aldiz. Bestalde, Libe gazteiztarra arituko da Rock iluna egiten du. Neubat, Sorkun, Ekon eta Izaki Gardenak taldeetan ibili ostean, bakarka hasi da.Bigarren. diskoa atera berri du. Sarrera, bost euro.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos