Borrar
Amaierako poza. Getariako konpartsak bi emanaldi egin zituen, lehena portuan eta ondoren frontoian. Irudian lehenaren amaieran urduritasunak baztertuta. ARGAZKIAK AMAXKAR
Musikalen magia, konpartsarekin

Musikalen magia, konpartsarekin

Beti bezala Isaak Aranberriren saioak herritar eta bisitarien ikusmina asetu zuen, lan bikain batekin

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Martes, 8 de agosto 2017, 00:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bi urtetik behin egiten den Getariako Konpartsaren emanaldiak berriro arrakasta izan du. Salbatore Egunari amaiera emateko antolatuta zegoen saioak aho zabalik utzi zuen beste behin herritar eta bisitariak. Isaak Aranberri zumaiarrak prestatutako koreografia primeran atera zuten dantzariak eta emanaldi oso dotorea atera zuten aurrera. Ez da lan erraza izaten horrenbesteko talde bat antolatzea baina esperientzia handia du Isaakek eta beste urte batez ikuskizun ederra borobildu du. Musika eta dan-tza egoki bateratuta eta herritar neska eta mutilen lana goraipa-tzekoa izan zen, beti irribarre bat ahoan zeramatela. Salbatore jaietako une berezienetakoa izan da baina oraindik ez dira amaitu eta azken eguna aprobetxatu gaur.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios