Musika Hamabostaldiko saiora joateko sarrerak eskuratu daitezke

Musikari hauek entzuteko aukera ematen dute. /  AMAXKAR
Musikari hauek entzuteko aukera ematen dute. / AMAXKAR

Pepita Embil getariarra omenduko du datorren abuztuaren 11n, Salbatore elizan egingo den emanaldian

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO GETARIA.

Aurtengo Donostiako Musika Hamabostaldiak joan den mende erdialdean zarzuelak izan zuen dama handia, Pepita Embil getariarra, omenduko du. Hitzordu garrantzitsua abuztuak 11n izango da, Salbatore elizan egingo den emanaldia. Aforoa mugatua izango da, eta sarrera-gonbidapenak Turismo Bulegoan eskuratu ahal daitezke joan den astelehenetik aurrera (gehienez bi gonbidapen pertsonako) bukatu bitartean.

Jaialdia arratsaldeko 20:30ean hasiko da eta bertan egongo dira Klara Mendizabal sopranoa eta Elisa di Pietro, hau ere sopranoa pianoan Oier Etxabururen laguntza izango dutelarik.

Egitarauari dagokionez 'Pepita Embilen omenaldia' izenburupean Moreno Torroba, Sorozabal, Guerrero eta Fernández Caballeroren zarzuelako erromantzak entzun ahal izango dira. Musika Aitzaki ekimenaren barne kokatzen da emanaldi hau.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos