Musika Eskolarako administrari bat kontratatu nahi du Udalak

Bateria jotzen. /  AMAXKAR
Bateria jotzen. / AMAXKAR

DV GETARIA.

Getariako J.S. Elkano Musika Eskolak administrari lanak burutzeko pertsona bat kontratatu nahi du Udalak.

Kontrataziorako baldintzak hauek izango dira: Administrari arloko Goi mailako zikloaren titulazioa edo antzerakoa. Euskara ezagutza (Ega edo 3. hizkuntza eskakizuna). Ofimatikaren ezagutza. Lanpostua: Administraria

Astean 5/6 orduko lanaldia, bi egunetan 2,5 orduko saioetan. Lanaldia arratsaldez izango da. Lanaren zereginak honakoak, Musika Eskolako arreta (telefonoz eta bertaratutakoentzat), Musika Eskolako administrazio eta kontuak eraman, ikasturterako ikasleen altak eta bajak kudeatu, diru-lagun-tzen kudeaketa, etab.

Interesatuek izena eman Getariako Udaleko bulegoetan, abuztuak 25 baino lehen, 9.00etatik 13:00etara. Aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa izango da; NAN, Curriculuma, Titulazioaren kopia eta bestelako akreditazioak.

Fotos

Vídeos