Musika Eskolarako administrari bat kontratatu nahi du Udalak

Musika Eskola. Ikasleak./
Musika Eskola. Ikasleak.

GETARIA.

Getariako J.S. Elkano Musika Eskolak administrari lanak burutzeko pertsona bat kontratatu nahi du Udalak. Kontrataziorako baldintzak hauek izango dira: Administrari arloko Goi mailako zikloaren titulazioa edo antzerakoa. Euskara ezagutza (Ega edo 3. hizkuntza eskakizuna). Ofimatikaren ezagutza. Lanpostua: Administraria Astean 5/6 orduko lanaldia, 2 egunetan 2,5 orduko saioetan. Lanaldia arratsaldez izango da. Lanaren zereginak honakoak, Musika Eskolako arreta (telefonoz eta bertaratutakoentzat), Musika Eskolako administrazio eta kontuak eraman, ikasturterako ikasleen altak eta bajak kudeatu, diru-lagun-tzen kudeaketa, etab. Interesatuek izena eman Getariako Udaleko bulegoetan, abuztuak 25 baino lehen, 9:00etatik 13:00etara. Aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa izango da; N.A.N., curriculuma, titulazioaren kopia eta bestelako akreditazioak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos