Musika eskolan izena emateko azken plazak geratzen dira

Danbolin Musika Eskolako ikasleak Musika Egunean. /  ETXEBERRIA
Danbolin Musika Eskolako ikasleak Musika Egunean. / ETXEBERRIA

DV ORIO.

Danbolin Musika Eskolan ikasgai batzuetan plaza libreak daude. Hori dela eta, izena emateko aukera izango da, irailaren 22a arte, zenbait ikasgaietan, ondorengoetan hain zuzen: 1. Maila (4, 5 eta 6 urtekoak); tailerra:1.,2.eta3. kurtsoak.

2. Maila (7 urtetik aurrera); Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak; euskal dantza eta instrumentuak: esku-soinua, klarinetea, saxoa, tronpeta, txistua eta biolontxeloa. Bestalde, 3. Maila (12 urtetik aurrera). Ikasketa osagarriak: musika espezializatua; euskal dantza, eta instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

Informazio gehiagorako, Musika Eskolara deitu 943833727.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos