Musika Eskolak matrikulazioa zabalik datorren ikasturterako

Txistuko ikasle gaztetxoak./
Txistuko ikasle gaztetxoak.

Aukera zabala eskaintzen da eta hilaren 7aren aurretik egin behar da matrikulazioa

DV ORIO.

Danbolin Musika Eskolak 2017-18 ikasturterako matrikula-tzeko epea zabalik du datorren osteguna, irailaren 7a bitartean. Ondorengo aukerak eskaintzen dira: 1. maila (4, 5 eta 6 urtekoak), tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak. 2. Maila (7 urtetik aurrera), Musika min-tzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.

Era berean, maila honetan, euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa. Instrumentuko plazak mugatuak daudela.

Azkenik, 3. maila (12 urtetik aurrera). Ikasketa osagarriak: musika espezializatua, euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

Aukera benetan zabala eskain-tzen da. Informazio gehiagorako, Musika Eskolara deitu, 943 833 727 telefonora.

Fotos

Vídeos