Musika Aitzaki egitasmoak emanaldi bikaina ekarriko du Getariara larunbatean

Protagonistak. Miren Urbieta-Vega sopranoa eta Rubén Fernandez Agirre pianista Getarian izango dira./
Protagonistak. Miren Urbieta-Vega sopranoa eta Rubén Fernandez Agirre pianista Getarian izango dira.

Miren Urbieta-Vega sopranoak eta Rubén Fernandez Agirre pianistak euskal abestiak eskainiko dituzte Salbatore elizan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Donostiako Musika hamabostaldiaren barne eta Musika Aitzaki egitasmoaren baitan, datorren abuztuak 26an, larunbata, Salbatore elizan emanaldi interesgarria izango da Miren Urbieta-Vega sopranoaren eskutik. Berarekin egongo da Rubén Fernández Agirre pianoan arratsaldeko 20:30ean hasiko den saioan.

Miren Urbieta-Vega Donostiako soprano gaztea da eta oso azkar ari da bere karrera sendotzen. Opera eta zarzuelaren alorretan jardunarekin batera, oratorioari eta errepertorio sinfoniko-koralari ere eskain-tzen dio denbora.

Soprano lirikoa da, eta garran-tzizko sariak irabazi ditu (Campoamor saria 'Urteko Abeslari Nabarmenena' 2015. urtean eta Viñas Lehiaketako 'Espainiako Kantaririk Onena' saria 2014an, besteak beste). Kantuko lizentzia lortu zuen Musikenen, genero guztiek erakar-tzen dute, eta egokitasunez jarduten du operan, zarzuelan, oratorian, eremu sinfonikobokalean zein ganbera-musikan.

Arreta berezia eskaini dio euskal errepertorioari eta hori larunbateko saioan nabarituko da. Euskal kantagintzari eskainitako programa aurkeztuko du, gure errepertorio kutuneko hainbat altxor jasoko ditu, besteak beste Jesus Guridi, Andrés Isasi, Félix Lavilla,Pablo Sorozabal edo Tomás Garbizuren obrak entzun ahal izango dira 'Canciones y arias vascas' izenburupean.

Rubén Fernandez Agirre pianista bikaina da, Ópera Actual Saria 2010. urtean jaso zuen. Vienan eta Munichen egin zituen ikasketak, eta karrera distiratsua egin du Europa, Amerika eta Ekialdeko areto nagusietan, nazioarteko kantari handien ohiko laguntzaile gisa. Errepertorioko irakaslea da Granadako Manuel de Falla eta Santanderreko UIMP Nazioarteko ikastaroetan.

Bertaratzeko derrigorrezkoa zen gonbidapena eskuratzea eta zer esanik ez dago getariarren musikarako zaletasuna ezagututa berehala agortu zirela Turismo Bulegoan bana-tzen hasi zirenean. Beraz txartelak eskuratu zituztenak aukera paregabea izango dute larunbat honetan Salbatore elizan Donostiako Musika hamabostaldiak ekarritako saio honekin gozatzeko iluntzeko 20:30ean hasita.

Fotos

Vídeos