Museora bisita eta bainurako plana mugikortasun murriztua dutenentzat

Bainua. Museora bisita egin ondoren uretara.
Bainua. Museora bisita egin ondoren uretara. / AMAXKAR

Parte-hartzaileek bisita gidatua egingo dute eta ondoren bainu egokitua hartuko Malkorben

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Cristóbal Balenciaga Museoak eta Getariako Udalak, Gurutze Gorriarekin eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, mugikortasun murriztuko pertsonaz osatutako taldeen sarbidea ahalbidetzeko eta gizarteratzeko plan aparta aurkeztu dute. Parte-hartzaileek bisita gidatua egingo dute Getariako jostunari eskainitako museoan, haren sorkuntza-lan bikainak ikusteko eta herriko ondare kultural eta natural aberatsaren berri izateko.

Uztaila, abuztua eta iraileko lehen hamabostaldian garatuko da plan berezi hau. Jardunaldiaren iraupena hiru edo lau ordukoa izango da gutxi gorabehera. Esperientzia honen barruan mugikortasun murriztuko pertsonentzat hauxe sartzen da, Cristóbañ Balenciga Museora bisita eta bainu egokitua, Malkorbeko hondartzan. Gehienez ere, 15 laguneko taldeei zuzenduta dago eta dohainik da. Leku-kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea eta horretarako deitu 943 00 88 40 zenbakira edo idatzi info@cristobalbalenciagamuseoa.com.

Fotos

Vídeos