Mundubira Elkano 500 proiekturako ideiak proposatu ditzakete herritarrek

Elkano, plazan. / AMAXKAR
Elkano, plazan. / AMAXKAR

'2019-2022 urte bitartean zein ekimen gustatuko litzaizuke Getarian martxan jartzea?', galderari erantzun behar zaio

GETARIA.

Mundubira Elkano 500 proiektuaren harira gogorarazi nahi zaie getariarrei abian dagoela partehartze prozesua. Ekimen honen helburu nagusiena herritar guztien iritziak eta ideiak jasotzea da.

Galdera bati erantzun behar diote interesatuak, '2019-2022 urte bitartean zein ekimen gustatuko litzaizuke Getarian martxan jartzea?'. Getariarren parte-hartzea ezinbestekoa da eta hau lortzeko bide ezberdinak jada abian jarri dira: parte-hartze tailerrei hasiera eman zaie (turismo, kultura, hezkuntza eta garapenean) eta hurrengo astean tailer bakoitzean sormen saioak egingo dira. Asteartero, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, turismo bulegoan arreta gune bat antolatu da, proiektuari buruzko edozein esparru azaldu eta argitzeko.

Bestalde, postontzi fisikoak herri osoan zehar daude banatuta (udaletxean, turismo bulegoan, eskolan eta kiroldegian) herritarren iritziak helarazteko. Gainera, Udaleko webguneak online inkesta bat betetzeko aukera ematen jarraitzen du. Animatu eta egin zuen proposamenak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos