Mundubira 500. Elkano Fundazioa, herritarrei azaltzeko prest

Ofiziala. Aurkezpen honen ondoren herriak aukera du.
Ofiziala. Aurkezpen honen ondoren herriak aukera du. / AMAXKAR

Udaletxeko Pleno Aretoan Fundazioaren inguruko azalpen guztiak emango dituzte Nika Lertxundi eta Aitor Urrestik bihar 12:30ean

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Juan Sebastian Elkanok emandako mundu biraren 500. urteurreneko ospakizunen inguruan egindako pausuen berri Getariako herriari helarazi nahi zaio eta horretarako bihar ostirala eguerdiko 12:30ean udaletxeko Pleno Aretoan bilera bat egingo da.

Urtemuga oso garrantzitsua izango da laster eta Udalak orain arte eman dituen urratsak getariarrei azaldu nahi dizkie. Bilera irekia izango da eta herritar banakoak eta elkarte edo eragile guztiak gonbidatuak daude. Horretarako Fundazioan dituen bi ordezkarien eskutik informazio zabala jasoko da, alde batetik Nika Lertxundi, Getariako alkatea eta Mundubira 500. Elkano Fundazioko presidentea eta bestetik, Aitor Urresti, Getariako Udaleko zinegotzia eta Mudubira 500. Elkano Fundazioko bokala. Bilera hau esan bezala, herritarrei eta herriko eragile sozial, kultural eta ekonomikoei zuzenduta dago.

Bertan, besteak beste, honako gai hauek azalduko dira; orain arte emandako pausuak azaldu, Elkano Fundazioaren sorrera eta helburu nagusiak zein diren agertu. Herritarren parte hartzea, ezinbestekoa izango denez, azterketa bat egitea eta azkenik, hurrengo pausuak zein izan daitezken aztertu. Egon daitezkeen zalantzak argitzeko galderentzako tarte bat ere zabalduko da. Herritarrak proiektua bere egiten hasi behar dute, honelako ospakizun bat Getaria osoarentzat onuragarria izan bai daiteke.

Fotos

Vídeos