Mundualdia jaialdia izango da igande honetan Usurbilen

Igandean herrialde desberdinetako jakiak probatu ahal izango dira./
Igandean herrialde desberdinetako jakiak probatu ahal izango dira.

Hilaren 16az geroztik eta urriaren 25a bitartean 'Emakumeak Afganistan' erakusketa ikusgai dago Sutegi eraikineko erakusketa aretoan

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Hiru urte pasa dira udala eta herritar talde bat Usurbilen bizi diren jatorri desberdinetako herritarren ezagutza izan eta hartuemanak sendotzeko helburua zuen Usurbil Herri Anitza jaialdia antolatzen hasi zirenetik.

Aurten ere ez dute hutsik egingo, baina 4. edizio honetan aldaketa nabarmen batekin dator: izena hain zuzen ere. Antolatzaileek izena egokitu dute eta 'Mundualdia Usurbilen' izenburupean ekimen desberdinak izango dira egun hauetan.

Hilaren 16az geroztik eta urriaren 25a bitartean 'Emakumeak Afganistan' erakusketa ikusgai dago Sutegi eraikineko erakusketa aretoan. Euskal Fondoko Gervasio Sanchez eta Mónic Bernabé dira erakusketa honen egileak eta astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era eta larunbatean 11:30etatik 13.00etara zabalik egongo da.

Gaur bi ekimen izango dira. Alde batetik, Garabidek aurkeztutako 'Arnasa Txikitxuak' dokumentala proiektatuko da Potoenean arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta emanaldiaren bueltan solasaldi bat egingo da dokumentalean aztertzen diren nasa eta kitxua hizkuntza komunitatetako ordezkariekin.

Ordu berean, Maite Franko ipuin kontalaria izango da Potxoeneako sotoko gelan. 5 urtetik gorakoentzat 'Munduko ipuinak' eskainiko ditu.

Igandean izango den 'Mundualdia' jaiaren barruan ekintza desberdinak izango dira goizean zehar. 11:30ean hasiko da jaia alkatearen agurrarekin eta herriko dantzariekin egingo den aurkezpenaren bidez. 12: Cultural group taldearen eskutik munduko dantzak ikusteko aukera izango da eta ondoren Asociacion Internacional Union 5 Estrellas taldeak eskainiko ditu bere dantzak. 13:00etan, jatorri desberdinetako herritarrek prestatutako jakiak dastatzeko aukera paregabea izango da.

Ekimen hau, ordea, ez da igandeko jaiarekin amaituko. Azaroaren 2an, ostegunean, 'Islamofobia gure gizartean' hitzaldia eskainiko du SOS Arrazakeriako Tarana Karim-ek Potxoenean arratsaldeko 18:00etan.

Fotos

Vídeos