Mundu Bira 500 proiektuan partaide izateko azalpenen bilera

Elkano. Beñat Aristi getariar mariñelaren paperean. / AMAXKAR

Bihar osteguna bilera egingo da parte-hartzeko bideak ezagutzera emateko eta herritar guztiak gonbidatuak daude bertaratzera

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Bihar osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Getariako Udalak Mundu Bira 500 proiektuari lotuta, herritarren parte-hartzea nola bideratuko den azaltzeko bilerara deitu nahi die getariar guztiei udaletxeko pleno aretora azalduz.

Bilera honetara, getariar guztiak eta Getariako elkarte ezberdinak daude gonbidatuak. Bertan urria eta abendua bitartean egingo den parte hartze prozesuaren zehaztapenak eskainiko dira, denek ezagutu ditzaten. Bilera honetaz gain, herritar guztien eskura jarriko da (aurkezpenaren ondoren) prozesu honen inguruko informazioa, herri osoan buzoneo bat eginez eta Udaleko webgune eta sare sozialen informazioa elkarbanatuz.

Fotos

Vídeos