Mundu Bira 500: Elkano proiektua, «denon artean» egin beharrekoa

Lehorreratzea. Proposamenak egiteko garaia heldu zaie getariarrei urteurrena ospatzeko. / AMAXKAR

Getariar herritarren parte-hartzea bultzatzeko hainbat aukera jarri dira mahai gainean. Dagoeneko egutegi bat antolatuta dago proposamenak egiten hasteko; hala nola, ideia tailerren bidez

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

Mundu Bira 500: Elkano Proiektua Getariarentzat oso garrantzitsua izan daiteke. Horregatik Udalak herritarren parte-har-tzea bultzatu nahi du, proiektu hau «denon artean» egiteko antolamendua baita. Horretarako lehen bilera bat egin zen eta orain aukera berriak luzatu dituzte herritarrak parte har dezaten. Lau aukera zuzendu dituzte eta denetan parte har dezakete herritarrak.

Alde batetik, ideia tailerretan partaide izan dezake edonork. Bestetik, arreta guneetara hurbildu eta modu presentzialean ideiak proposatu daitezke. Hirugarren aukera, ipiniko diren postontzietan, idatziz (nahi bada modu anonimoan) ekarpenak eginaz; eta azken aukeran, on line (sare sozialak erabiliz) abiatuko diren inkestak eta galdetegiak osatuz.

11Ideia tailerrak
Izen-ematea zabalik dago hilaren 10a bitartean. Tailer bakoitzean hiru bilera egingo dira.
22Arreta guneak
udaletxeko sarrera nagusian teknikari bat egongo da urriak 17tik abenduak 5a bitartean asteartero.
33Postontziak
Udaletxean, Turismo Bulegoan, Iturzaeta ikastetxean eta kiroldegian jarriko dira urriaren 16tik abenduaren 5era.
44On line
Sare sozialak erabiliz abiatuko diren inkestak eta galdetegiak osatuz.

Ekarpenak egiterakoan irizpidea oso irekia eta malgua izango da. Ahalik eta ideia gehienak proposatzea eska-tzen da. Hauetariko batzuk, Elkanoren mundu biraren 500. urteurrenarekin lotura zuzena dutenak izango dira, ospakizunak, ikerketa zientifikoak, erakusketak, an-tzerkiak, kirolarekin erlazionatuak (Elkanoren I. traineru bandera adibidez) eta abar. Beste batzuk Getariarekin lotura dutenak izango dira. Nolako Getaria nahi dugu? Hirigintza, nekazaritza, turismoa, arrantza, industria, hezkuntza,...

Proposamenen beste ildo batean, Getaria eta Kantauri, Getaria eta Euskal Herria, Getaria eta Mundua edo Getaria eta Mundubira ospa-tzeko beste proiektuekin elkarlan maila (Sevilla, Sabrosa...) jorratu ahal izango da. Azkenik aurreko puntuetan kokatzen ez diren bestelako ekarpenak ere egin ahal izango dira.

Dagoeneko egutegi bat antolatuta dago proposamenak egiten hasteko. Ideia tailerrak adibidez, urriak 10a bitartean izena emateko epea zabalik dute. Tailer bakoitzean 3 bilera egingo dira, urriak 16ko astean, azaroak 13koan eta abenduak 11koan. Aurretik izena ematea beharrezkoa da Turismo Bulegoan. Lau tailer antolatuko dira arloka banatuta.

Arreta guneei dagokionez, udaletxeko sarrera nagusian herritarren iritzi eta ekarpenak jasoko dira. Teknikari bat egongo da urriak 17tik abenduak 5a bitartean asteartero, 17:00ak eta 19:00ak bitartean eta herritarrak ahoz proposatutako ideiak jasoko ditu.

Postontziak ere jarriko dira herrian zehar, aurrez prestatuta egongo den inkesta osatu eta postontzietan utzi ahal izango da. Modu anonimoan egin daiteke eta udaletxean, Turismo Bulegoan, Iturzaeta ikastetxean eta kiroldegian aurki daitezke urriak 16 eta abenduak 5 bitartean.

On line egiteko udaleko webgune eta sare sozialetara jo daiteke. Amaierako txostena abenduan edo urtarrilean plazaratuko da ekarpen eta ideiak jakitera emateko.

Fotos

Vídeos