Modan lehen pausoak emateko ikastaro bat azaroan

Toby Meadow ikastaroaren gidaria izango da. /  CBM
Toby Meadow ikastaroaren gidaria izango da. / CBM

GETARIA.

Ehungarren urteurrenean, Cristóbal Balenciaga Museoak modan lehen pausoak emateko ikastaro bat antolatuko du datorren azaroaren 17, 18 eta 19an. Toby Meadows aholkulari eta enpresaburuak, How to Set up & Run a Fashion Label best sellerraren egileak, eskainiko du, London College of Fashionek lagunduta. Ikastaroa moda diseinuko eta jantzigintzako, diseinuko eta Arte Ederretako ikasle, graduatu eta profesionalei zuzenduta dago.

Horrez gain, gauza berriak ikasteko eta ezagutza handitzeko helburua duten pertsonek ere aukera izango dute parte hartzeko, modaren munduan duten enpresa-ideia aurrera eraman dezaten. Gehienez 20 parte-hartzaile onartuko dira, eta plazak izena emateko ordenaren arabera esleituko dira. Inskripzio-epea hilaren 31n, asteartea, amaituko da, datorren asteartean.

Ikastaroa ingelesez izango da. Prezioa 250 eurokoa da eta barne dago Toby Meadowen How to Set up & Run a Fashion Label (Modako marka bat nola sortu eta kudeatu) liburua. Ikastaroa behar bezala bukatutakoan, London College of Fashionek parte hartu izana egiaztatzeko ziurtagiria emango du.

Fotos

Vídeos