'Moda ekintzailetza gaur' izenburupean Uda ikastaroa Donostian

Museoak Miramar Jauregian egingo du ikastaroa. / AMAXKAR

GETARIA.

Cristobal Balenciagak moda-sortzaile eta enpresari gisa egindako ibilbide oparoari hasiera eman zionekoa oroituko dute museoan 2017an, 100 urte betetzen baitira Donostian lehenengo denda ireki zuela, eta 80 urte Balenciaga Paris etxea sortu zuela. Hori horrela, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen programaren barnean, Museoak I. Uda Ikastaroa aurkezten du. 'Modako ekintzailetza gaur' izenburuarekin, urteurren seinalatuari loturiko gaiak landuko dira; moda-sektoreko negozio-ekintzailetza, berrikuntzaren ikuspegitik. Ekimena moda-arloko diseinuko eta merkataritzakudeaketako ikasleei eta profesionalei, sormen zuzendariei, joera-analistei, publizistei eta modan interesatutako edonori zuzenduta dago eta uztailak 6an burutuko da goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:00etara Miramar Jauregian (Donostia). Plaza mugatuak dira.

Fotos

Vídeos