Mobilizazio handiak atzo greba feministaren inguruan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Atzokoa egun seinalatua izan zen Mutrikun ere, batik bat izan ziren mi mobilizazioak garrantzitsuak izan zirelako eta are eta gehiago eguerdikoa, izan ere Parrokiko eskailera guztiak ezik, Txurruka plazaren zati bat ere okupatu bai zuten emakumeek. Grebak denetatik izan zuen; batzuk egun osokoa burutu zuten, beste batzuk ordukakoa eta dendaren batzuk ere itxi ziren bereziki arratsaldean.

Udaletxeko balkoian pankarta bakarra jarri zen, 'Emakumeen eta gizonen berdintasuna helburu' zioena. Arratsaldeko kontzentrazioan Udaleko ordezkariak bertan izan iren alkatea buru zela, eta ordu laurden bilduta egon ondoren, Beheko Plazaraino joan ziren manifestazioan, ondoren berriro ere Txurruka plazara itzultzeko.

EMA, Emakumeak Mutrikun Abixan, kolektibokoak 'Gure lanak balio izan du' pankarta eroan zuten eta oro har esan daiteke, pentsatzen dena baino kontzientzia handiagoa dagoela behingoz berdintasuna eman dadin emakume eta gizonezkoen artean.

Ihintza Elsenaar eskalatzailearen proiekzioa ere ederra izan zen, jende gazte ugari batu zelarik bertara, eta 'Txalaparta' kafetegian, eguna ospatze aldera, emakumeen argazki eta marrazki erakusketa zabaldu dute.

'Egutegi Moreak' baditu oraindik ekintza gehiago, horien artean, bihar larunbata 'Txantxangorri' aisialdi taldekoen eskutik, haurrentzako ekintza desberdinak izango dira, Haur Hezkuntzakoek goizeko 11:00etan hasita Zabielen dute zita eta Lehen Hezkuntzakoek berriz, 11:00etan baita 'Alboka' ondoan.

Arratsaldeko 17:30ean hasita, berriz, emakumeen arteko pala saioa izango dute Miruaitzen eta ondoren luntxa zerbitzatuko dute bertara-tzen diren guztientzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos