Miren Urbieta-Vega sopranoaren emanaldia abuztuak 26an elizan

Miren Urbieta-Vega. Sopranoa Getarian egongo da abuztuak 26an./
Miren Urbieta-Vega. Sopranoa Getarian egongo da abuztuak 26an.

Donostiako Musika Hamabostaldiak dakar eta gonbidapenak Turismo Bulegoan eskura daitezke dagoeneko

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Donostiako Musika hamabostaldiaren barne eta Musika Aitzaki egitasmoaren barne, datorren abuztuak 26an, larunbata, Salbatore elizan emanaldi interesgarria izango da Miren Urbieta-Vega sopranoaren eskutik. Berarekin egongo da Rubén Fernández Agirre pianoan arratsaldeko 20:30ean hasiko den saioan.

Egitarauaren barne Euskal abestiak eta ariak entzun ahal izango dira. Antolaketa Donostiako Musika Hamabostaldiaren esku egongo da eta bertaratzeko gonbidapena eskuratu behar da, edukiera mugatua izango da eta sarrera doan izango den arren, aurrez Turismo Bulegora joan beharko da gonbidapena eskuratzeko. Dagoeneko bertara-tzeko aukera dago baina kontutan izan gehienez 2 gonbidapen jaso ahal izango direla pertsona bakoitzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos