Miren Arzallus izango da Pariseko Moda Museoaren zuzendaria

Miren Arzallus.
/S. SANTOS
Miren Arzallus. / S. SANTOS

Getariako Cristobal Balenciaga Fundazioko erakusketa eta bildumaren arduraduna izan zen

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Miren Arzalluz historialari eta komisario bilbotarrak zuzenduko du Pariseko Moda Museoa urtarriletik aurrera, Frantziako hiriburuko Udalak jakitera eman duenez. Miren oso ezaguna da Getarian bereziki Cristobal Balenciaga Museoarekin lotura dutenentzat. Zazpi urtez Cristobal Balenciaga Fundazioko erakusketa eta bildumaren arduraduna izan zen.

Lan hau utzi zuenean, Etxepare Institutuko zuzendaria izatera pasa zen, baina kargu hori utziko du, Parisera joateko. Pariseko Moda Museoa zuzentzeko ardura datozen bost urteetan izango du bilbotarrak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos