Mintzalagun programaren jende aurreko ekitaldia, gaur

Euskaldun zahar eta berriak biltzen ditu Mintzalagunek./
Euskaldun zahar eta berriak biltzen ditu Mintzalagunek.

DV ORIO.

Urola Kosta eskualdean abian dagoen Mintzalagun programak urtero egiten du jende aurreko ekitaldia ikasturtearen hasieran. Aurtengoa Orioko kultur etxean izango da gaur arratsaldean, 18:30ean hasita.

Txan magoaren ikuskizuna

Txan magoa aurkeztu beharrik ez dago Euskal Herrian, oso ezaguna bait da gure artean. Urteak daramatza magia-ikuskizunak egiten han eta hemen, bai haurrentzat eta bai helduentzat; eta gaur arratsaldeko Orioko saioan bere ikuskizun berria aurkeztuko du: 'Inpernutik natorren artista bat naiz ni'.

Saioa Mintzalagun programan parte hartzen duten eskualde osoko ikasle eta euskaldun zaharren-tzat antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Beraz, lerro hauen bidez, euskara ikasten ari direnei eta euskaldun zaharrei bertaratzeko deia egien zaie.

Saioaren ondoren, mokadutxo bat egiteko aukera izango dute min-tzalagunek.

Fotos

Vídeos