Mikel Lopetegi 'Urra'-ren errekor berriaren saiakera

Mikel Lopetegi 'Urra', Gabonetako Harrijasotzaile txapelketan. / JOSE MARI LÓPEZ
Mikel Lopetegi 'Urra', Gabonetako Harrijasotzaile txapelketan. / JOSE MARI LÓPEZ

Hiru minutuko txanda bakar batean harria 44 aldiz altxatzeko egin ditu entrenamenduak100 kilotako zilindro zaharrarekin, gaur 18:00etan

ANTXON ETXEBERRIA AIA.

Harrijasotzaile jaialdi bikaina gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Aiako probalekuan. Mikel Lopetegi 'Urra' zarauztarrak marka-hauste saiakera egingo du 100 kiloko zilindro zaharrarekin. Errekorra Joxe Mari Gisasola 'Zelai' markinarrak ezarritakoa omen da 43 altxaldirekin, baina aspaldi egindakoa izanik (orain 30 bat urte), Herri Kirol Federazioak horren aktarik ez du aurkitu. Beraz, marka berri bezala 'Urrak' gaur ezartzen duena geratuko da. Dena den, 'Zelai'-ren marka gainditzen saiatuko da, baina ez badu lortzen ere, berea izango da marka berria. 'Urra' baserriko semeak 21 urte besterik ez ditu; gogor entrenatu du eta sasoi betean dagoela erakutsi zuen orain aste pare bat urte zaharretako Asteasuko txapelketan.

Orduan 2 minututan 31 aldiz jaso zuen 100 kilotako zilindro zaharra. Gaurkoan minutu bat gehiagoko lana izango du, lan 'esplosiboa'.

Mikel Lopetegiren errekor saiakera jaialdi erdialdean izango da, 18:30ak aldera. Jaialdia osatzeko, Hodei Iruretagoiena Izeta IV. eta Iñigo Eizagirre 'Eiza' zarauztarrak, Gorka Etxeberria oriotarrak eta Inhar Urruzuno ondarrutarra ere izango dira, Iraitz 'Abendaño', Jakes Iruretagoiena eta Udane Ostolaza haurrekin batera.

Jaialdia Aiako Idi Probak elkarteak, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak eta Aiako Udalak antolatu dute elkarlanean, eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak izango du proba kontrolatzeko ardura.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos