Merkataritza lokalentzako diru-laguntzen deialdia zabalik

GAOn publikatu ostean hasiko da eskaera epea.
GAOn publikatu ostean hasiko da eskaera epea. / ARANBERRI

'Hasiz Hazi' elkarlan espaziorako bekarena ere ireki dute Kabienek eta Udalak

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Lehen aldiz, Udalak 2017an jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duen ekintzailearentzat lokalaren alokairuan laguntzeko diru-laguntza bat bideratu eta Kabiene elkarlan espazioan proiektu berri bat daukaten bi ekin-tzaileentzako urtebeteko 'Hasiz Hazi' beka eskainiko du.

Herriko merkataritza eta ekin-tzailetza bultzatzea izango dute helburu aipatutako bi laguntzek. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) publikatu ostean hasiko da eskaera epea, eta Usurbilgo udaletxeko Erregistro Nagusian egin beharko dira.

Behin oinarriak onartuta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) publikatu ostean hasiko da eskaera epea. Eskaerak Usurbilgo udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira.

'Usurbil Zabalik II'

Usurbilen hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko bat abian jarri nahi duen ekin-tzaileak jaso dezake diru-laguntza, eta urriaren 31ra arteko epea izango da eskaerak egiteko.

Eskatzailea Usurbilgoa edo beste edozein herritakoa izan daiteke. Jarduera garatu ahal izateko lokalik jabetzan ez edukitzea eta Usurbilgo lokal huts bat alokairua hartzea izango dira baldintzetako batzuk. Beterri Buruntza Ekinean zerbitzuaren jarraibideak jarraituz jardueraren bideragarritasuna ziurtatzen duen proiektua landu beharko da besteak beste.

Lokalaren alokairuak ezin izango du 10 euro metro koadroko prezioa gainditu, eta alokairuan har-tzen den lokalaren kontratuak 12 hilabeteko iraupena izan beharko du gutxienez.

Lehenengo bi urteen alokairu gastuak lagunduko dira: Lehen urtean, alokairu gastuaren %40a, gehienez ere, 300 euro hilean. Bigarren urtean, alokairu gastuaren %30a, gehienez ere, 200 euro hilean.

'Hasiz Hazi' beka

'Hasiz Hazi' beka, berriz, Kabiene elkarlan espazioaren eta Udalaren elkarlanetik sortzen da, proiektu berri bat daukan ekintzaileari laguntzeko asmoz. Kabiene Usurbilgo freelance eta autonomoen elkartea da.

Eskatzaileek hurrengo baldin-tzak bete beharko dituzte, besteak beste: Beterri-Buruntza eskualdeko udalerritakoren batean erroldatuta izatea, Usurbilen enpresa bat sor-tzeko ekimena garatzen ari izatea edota Ekonomi Jardueraren gaineko Zergan alta emanda ez egotea (edo gehienez ere 2017an alta eman dutenak eta norberaren kabuz ekonomia jarduera bat gauzatzen ez ari-tzea).

Bekaren gehieneko zenbatekoa 1.089 eurokoa izango da, betiere 12 hilabetetako egonaldia izaten badu Kabienen. Eskaera epea irailaren 30era arte izango da zabalik.

Fotos

Vídeos