Mendi Duatloia bihar arratsaldean Askizun

Ucin. Getrikoak antolatuko dute Askizuko Mendi Duatloia. /  AMAXKAR
Ucin. Getrikoak antolatuko dute Askizuko Mendi Duatloia. / AMAXKAR

15:00etan hasiko da eta 150 partaide espero dira Getaitrik antolatuta

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

I. Askizuko Mendi Duatloia bihar arratsaldean ospatuko da Getariako auzoan Getaitri Triatloi Klubak antolatuta. 15:00etan emango zaio hasiera eta 150 partaide espero dira proba honetan. Horien artean batzuk erreleboka egingo dute duatloia. Euskal Herriko Mendi Duatloi zirkuituko azken proba izango da, eta beraz, bertan erabakiko da aurtengo sailkapena eta irabazleak zein diren..

Ibilbidean 6,46km korrika egin beharko dituzte lehendabizi, gero 16,36km mendi bizikletarekin eta amaitzeko berriro lasterka 3,23 km Askizuko helmugara heltzeko. Izena emateko nahikoa da www.kirolprobak.com webgunera sartu eta norbere datuak ematea. Irailean hasi zen zirkuitua Igartzan eta Getarian amaituko da hamar proba osatuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos